Oarsoaldea Ekintzailea


Jardunaldi inspiratzaileak, OARSOALDEAKO pertsona eta enpresen artean ekintzailetza sustatzeko ondorengo esparruetan:

Proiektu Sortzailea eta Eraldatzaileak

Ekonomia Zirkularra 

Zerbitzu Aurreratuak 

Zahartzaroa





beti dago ideia bat, esperientzia inspiratzaile bat…

 

 

…nolanahi ere, horri esker aukerak identifikatzera, erreferentzia eta esperientziei erreparatzera eta ekintzailetza beharrei eta behar sozialei konponbideak antzematera iritsiko gara 

 

Oarsoaldea Ekintzailearen helburua pertsonak eta enpresak astindu eta mobilizatzea da, beraien ekintzaile jarrera piztu dadin besteen esperientziei esker, eta dituzten proiektuak aurrera garatzen lagunduaz. 

 

Horretarako, 2019. eta 2020. urteetan zehar garatuko diren 4 jardunaldi esperimental dituen programa bat eskaintzen dugu. Jardunaldi hauek gaien arabera antolatuko dira  Oarsoaldeak estrategikotzat jotako 4 sektoreen inguruan: 

 

1.      Proiektu sortzailea eta eraldatzaileak 

2.     Ekonomia zirkularra 

3.     Zerbitzu aurreratuak 

4.     Zilar Ekonomia 


  

Oarsoaldea Ekintzailea inspirazio- eta ekintza-proiektua da

INSPIRAZIOA: 

4 jardunaldi tematiko, 2 ordukoa bakoitza, sektore zehatz batean espezializatua, non erreferentzia-pertsona batek parte hartuko du bere ibilbide ekintzailea eta proiektua azalduaz.

Pertsona ekintzaileak gure inguruan daude eta makina bat oztopoei aurre egin behar diete, baina azkenean planteatutako helburuak lortzen dituzte edota porrotetaz ikasten dutenaren adibide bizi bat izan nahi du Oarsoaldea Ekintzaileak jardunaldi hauen bitartez.

Proiektu bat aurrera eraman nahi duten pertsonak baina beldurrak, ziurtasun-ezak, … aurrerapausoa ematea uzten ez dietenentzat, esperientziaren baitan jarrera ekintzaile hau transmititzen dihardute jardunaldi hauek.

EKINTZA

Jardunaldi bakoitzarekin batera, ekintzailetza mahaiak antolatuko dira, “ekinez”ekintzailetzaren bidea hartzeari begira motibatzeko. 

Banaka eta taldean ekintzaileak izan daitezkeen pertsonen ideiak jaso eta aztertuko dira, ekintzailetzarako faktore nagusiak landuz. 

Ez da nahikoa ideia izatearekin, jakin behar dira zeintzuk diren landu beharreko faktoreak proiektua garatu dadin. 

nortzuk gara?

Oarsoaldea, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalen eskualde-garapenerako agentzia, gara.

Gure udalerriek ekintzailetza bultzatzearen aldeko apustua egiten dute, garapen sozio-ekonomikoaren ezinbesteko pieza; horregatik, gure eskualdean garatzeko baldintza egokiak sortzeko lanean ari gara.




hartzaileak

Pertsona ekintzaileak,
 ikasleak eta tituludunak,
 baita Oarsoaldeako eskualdeko enpresa-sareko enpresak
 eta elkarteak ere, euren interesak proiektu honek garatuko dituen arloekin lotuak badaude:

proiektu sortzailea eta eraldatzailea,
ekonomia zirkularra,
zerbitzu aurreratuak eta
Zahartzaroaren ekonomia

Azken finean, ideia bat proiektu batean bihurtzeko
 gogoa edo interesa duen edozein pertsonarentzat


nortzuk egongo dira? 


jardunaldiak gidatu eta ideiatik proiektura pasatzeko garatu behar diren alderdiak aurkeztuko dituen teknikari bat izango da. Eta sektoreari eta eskualderi lotutakoa pertsona inspiratzaile bat egongo da, bere esperientzia nahiz eredua inspiratzailea izango dena.


 Proiektu hau garatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuaren laguntza dugu.

jardunaldien egitaraua

Ez galdu aukera eta gorde datak egutegian. Oarsoaldea Ekintzailea programan hurbiltzen diren ekitaldi eta data garrantzitsuak zerrendatzen ditugu:


Proiektu Sortzaileak eta Eradaltzaileak  

Jardunaldiaren data: 2019/12/18

Tokia: Abian Hazitegia! Torrekua eraikina-Errenteria

17:00-19:00
Gonbidatua: Ixiar García

Aurkezpenaren hizkuntza: Elebitan


Ekonomia zirkularra

Jardunaldiaren data: 2020/01/23

Tokia: Coworking Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia – Oiartzun

10:00-12:00
Gonbidatua: Adriana Uribesalgo - Ekomodo

Aurkezpenaren hizkuntza:  Elebitan


Zerbitzu aurreratuak

Jardunaldiaren data: 2020/02/27

Tokia: Coworking Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia - Oiartzun

10.00-12:00
Gonbidatua: Juanjo Bastarrika- Binovo

Aurkezpenaren hizkuntza:  Elebitan


Zahartzaroa

webinar

Jardunaldiaren data: 
Apirilaren 2an, 11:00etatik 12:00etara, online topaketa bat izango dugu, esperientziak, inspirazioa eta aukerak partekatzeko.

IZENA EMATEN DUZU?
BIZIPOZeko Beatriz Santamaría eta Eider Etxebarriarekin
Aurkezpenaren hizkuntza:  Elebitan