Gogoko duzun gai batean lanean jarri nahi baduzu,garapen sortzailea behar duen proiektu edo prozesu batean bazaude, zure ideia martxan jarri baduzu...Uste baduzu eremu hau ez dela zuretzat, eta etortzeko gogoa baduzu...

...kuriositatea baduzu, hurbil zaitez jardunaldi honetara

Proiektu Sortzaileak

eta eraldatzaileak 

Jardunaldiaren data: 2019/12/18
Tokia: Torrekua-Errenteria
17:00-19:00

Gonbidatua: Ixiar García





Zein da Ixiar García?

39 dituen emakumea. Alaba zoragarri baten Ama, gizon miresgarri baten bikotekidea, 3 emakume ederren ahizpa txikiena, izeba, lehengusu, aita eta ama adoretsuen alaba,
lagun haundi eta familia alai bateko kide eta amona eder galant baten biloba.

Sorkuntza biziki maite duen artista edo desartista, gure sormenez egunerokotasuna abentura zirraragarri bihurtzen dugula pentsatzen duen esploratzailea. Komunitatea eta auzolana biziki maite dituena eta urteak pasa ahala ixileko lanaz eta ekintza txikien zaintzaz gozatzen duen iñurri bihurria. Komunikazioa sorkuntzarako tresna baliotsua dela dakien esperimentatzaile arduratsua. Pertsonengan sinetsi, eta pertsonen edertasunaz gozatzen duen ume haundia. Pertsonen arteko harremanak eta elkarsorkuntzak eragitea gustoko duen bitartekaria.

Egoera konplexuen lanketan plazera ere sentitzen duen hauts koloretsua.

 

 

Aurrera eraman zure proiektu sortzailea 

Proiektu sortzaileek pertsonen sormen, gaitasun eta talentuaren lanketan dute beraien sena.

 

Ideia eta ezagutzak sortzea bultzatzen duten sektorea jasotzen du kontzeptuak, hala nola,  proiektu kulturalak (artea, artisautza, entretenimendua, diseinua, arkitektura, publizitatea, gastronomia) barne hartzen ditu gehienbat eta bestalde ezagutzaren ekonomia hezkuntza, ikerketa eta garapena, goi-teknologia, informatika, telekomunikazioak, robotika, nanoteknologia, industria aeroespaziala). 

 

Oarsoaldeak sektore honetan du apostua, eta horretarako, ekintza ezberdinak eta leku paregabea eskaintzen dizkizugu.



ekintza 

JARDUNALDI INSPIRATZAILEA ..

Proiektu eraldatzaileak: Gaitasun sortzailea eta singularitatearen garapena...


… eta doakoa, bi orduko iraupenez,proiektu sortzaile eta singularren garapenea oinarrituko da, datorren abenduaren 18an izango da Habian hazitegian! Errenteriako Torrekua eraikinean 17:00tatik 19:00tara.

Jardunaldian Ixiar Garcíak parte hartuko du, norbanako eta taldeen gaitasun sortzailearen garapenean espezialista eta kultur egitasmo eraldatzaileetan bitartekaria eta We Are Pink Gorillas-en sortzailea. Bertan, hezkuntza, lan eta gizarte esparruan pertsonen gaitasun sortzailea azaleratzeko formulak garatu eta ikertzen ditu. 


 

…ETA PRAKTIKOA 

 

 Jardunaldian proiektu eraldatzaileak sortzeko lagungarriak diren elementuen inguruan arituko gara. Gure gaitasun sortzailearen garapena, lan ohiturak, komunikazioa, harremanak eta beste hainbat gai elkarrekin hausnartuko ditugu. 

Martxa  jarri duzun ideia batekin bazabiltza edo martxan jarri nahiko zenukeen ideia batekin bazabiltza, zure abentura sortzailea jasangarria izateko lagungarriak diren klabeak partekatuko ditugu. 

agertokia

 Habian! Torrekua Eraikinean. Errenteria.